Azaroaren 22an Baionan egingo den Euskaraldiaren hasiera-ekitaldia ZUZENEAN jarraitu ahal izango duzue hemen, 18:30etik aurrera (Kanaldude Herri Telebistaren eskutik)

Izen-emate epea zabalik

Aukeratu zure rola eta eman izena

Eta zu, belarriprest edo ahobizi izango zara?

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Euskaraldia herriz-herri

 

Zure herri edo entitateak ez du izenik eman oraindik?

Informazio gehiago eta izen-ematea lotura honetan 

BERRIAK

Hezkuntza eragileek bat egin dute Euskaraldiarekin

Hezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diote eta atxikipen dokumentua sinatu dute. Hezkuntza komunitateko kide diren herritarrak aktibatzea da helburua, eta horregatik, guraso, hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasleak ahobizi edo belarriprest...

Euskaraldia sarean

SUSTATZAILEAK

HARREMANA

Landako Etorbidea 4, 48200 Durango (Bizkaia)